Helduen hezkuntza Matrikulazio epea zabalik

  • 2014-06-12 |

Ekainaren 18tik 30era / del 18 al 30 de junio

Irailaren 1etik 15era / del 1 al 15 de septiembre

 

 

Informazio gehiago/ para más información

EPA Arraste HHI 

EPA BergaraHHI

 

EPA HHI

 

EPA-HHI Arrasate Kultura astea 2014. Semana cultural

  • 2014-06-12 |

kultura

 

Karmele Jaio 

Karmele Jaio idazlea ekainaren 19an arratsaldeko 18:00etan EPA-HHI Arrasateko egoitzan egongo da.

Besteak beste, Musika airean liburuari buruz hitzegingo du.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAren 23. jaia 2014

  • 2014-05-22 |

Ekainaren 1an zatoz Balmasedara!

Aurten, inoiz baino gehiago agian, murrizketarik gabeko eta LOMCErik gabeko Euskal Eskola Publikoa aldarrikatuko dugu Balmasedan, eta Europan gertatzen den moduan, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dela.

Este año, más que nunca si cabe, la Fiesta se convertirá en un acto reivindicativo a favor de una Escuela Pública Vasca sin recortes y sin LOMCE, que sea reconocida como eje fundamental y vertebrador del sistema educativo, tal y como ocurre en Europa.

23.jaia

 

 

 

EGITARAUA-PROGRAMA

 

 


 

 

AURREMATRIKULAZIOA BATXILERGOAN 2014-2015 IKASTURTEA


 

 

 

On-line egiteko izen ematea eta informazioa

Información e Inscripción On-line

 

 


 

 

Hezkuntza berriztapen proeiktuen XIII. jardunaldiak

  • 2014-05-5 |

Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen XIII. jardunaldiak:

BIZIKIDETZA UZTARTUZ; ELKARREKIN IKASI


MAIATZAREN 8-9

Besteak beste GOIESKOLAKO Luis Ezeiza eskolak bere proiektua aurkeztuko du.

XIII Jornadas de Proyectos de Innovación Educativa de Gipuzkoa

APRENDER JUNTOS EN CONVIVENCIA CONCILIADA

8-9 de MAYO

Entre otros La escuela Luis Ezeiza, del grupo GOIESKOLA, presentará unos de sus proyectos.

Informazio gehiago-mas información

 

Euskal Eskola Publikoa II Jardunaldiak

  • 2014-03-28 |

Joan zen ikasturtean hasitako bideari jarraituz, BIHE eta SAREAN elkarteek, Euskal Eskola Publikoaren II Jardunaldiak antolatuko dute.

Apirilaren 10ean, osteguna.

Donostian, EHUko kanpusean, Barriola eraikinean.

9:00etatik 18:00etara.


Jardunaldiei buruzko informazioa, egitaraua, eta izena emateko prozedura ondorengo helbidean aurkituko duzue:

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA II JARDUNALDIAK

EGITARAUA:

KARTELA

 

Goieskolako ikasle sarituak

  • 2014-04-10 |

Azken egun hauetan Goieskolako bi ikastetxeen ikasleak sarituak izan dira.

Batetik:

Cristian Pozo Lafuente eta Yasir Raja, Arrasateko EPA-HHI Helduen Eskolako ikasleek, Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako NiNeu Bideo Curriculum Vitae lehiaketako 2. eta 3. sariak irabazi dituzte, langabeen kategorian.

 

Bestetik:

Goiuri Azkarateaskasua, Arrasate Institutuko Arte Batxilergoko ikaslea, Batxilergoko Aparteko Saria 2013

 

GOIAZ: Debagoieneko Lanbide Heziketako Azoka

  • 2014-03-20 |

GOIAZ 2014, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka, Arrasateko Kulturaten izango da, martxoaren 26 eta 27an.

Triptikoa

MATRIKULAZIO KANPAINA 2015-2016 IKASTURTEA

epea zabalik

 

 

 

Otsailaren 2tik 13ra

Bilera informatiboak eta ate irekiak

Goieskolako Ikastetxeetan

bilerak

GAZTAINERRE JAIA ARRASATEN

  • 2013-11-27 |

Arrasateko Herri Eskolako Guraso Elkarteak, azaroak 29 ostirala,
arratsaldeko 17:00etan herriko plazan,
antolatu duen GAZTAIN ERRE festan
parte hartzera gonbidatzen zaituztegu

Informazio gehiago hemen

Euskararen eguna Arrasaten

  • 2013-11-27 |

EUSKARAREN EGUNA 2013

Azaroaren 30ean herriko plazan egingo dugun ekitaldian parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Plaza betetzea dugu erronka, 350 lagundik gora elkartzea denon artean Giltza erraldoi bat osatzeko.
Manifestu bat ere irakurriko dugu, Ttak! taldeko neska baten eta AEK-ko irakasle baten artean irakurriko dutena.
Geure esku dago hein batean plaza betetzeko giltza.
Animo!

Jakin, bestalde, ekimen horri lotuta beste ekintza batzuk ere gauzatuko ditugula Arrasaten:


1. Abenduaren 3an, ikastetxeetan ere “giltzatxoak” osatuko dituzte, azaroaren 30ean Herriko plazan egingo dugun bezala.

2. Kartel itsasketa. Azaroaren 29an ekimenaren kartela etxe guztietara iritsiko da Goiena paperean sartua. Kartel horietako bakoitza Euskal Herrian zabalduko diren 50.000 karteleko bat izango da. Arrasaten 7.000 banatuko dira.

Kartelaren atzealdean jarriko duen bezala, gonbite/dei egingo diegu arrasatearrei ekimenaren mezua zabaltzen laguntzeko, urte osoan euskaldun bizitzeko dugun nahia eta gogoa hedatzen laguntzeko, kartel hori  nahi duten tokian ( etxeko atarian, balkoi edo leihoan, denda zein tabernaren batean, gaztetxean edo gazte lokalean, lantokian, kalean…) itsatsiz. Eskaera egingo diegu halaber itsasketa hori ostiral arratsaldean edo zapatu goizean egiteko, eguerdiko hamabiak aurretik.  Hau da, plazako ekintzaren aurretik.

3. Atxikimenduak: Herriko hainbat eragileren atxikimenduak biltzen ari gara. Batzuk eskuartean ditugu honezkero: Besaide mendizale taldea, Inazio Azkarragaurizar alkatea, Arrasateko Gaiteroak… Baina gehiago izango dira hurrengo egunetan. Atxikimendu horien argazki eta mezuak datorren astean aktibatuko den ekimenaren web gunera ( www.365egun.eu) igoko ditugu.

Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak

  • 2013-10-18 |

Abierto el plazo de solicitud de becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios para el curso 2015-16. Información en la página de Educación.

PLAZO: hasta el 2 de octubre en la escuela.

HORARIO: de 12:00 a 13:00 y de 14:15 a 17:00 en Dirección

Para consultar el baremo para realizar la solicitud, consultar el siguiente folleto.

 

 

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2015-16 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: urriaren 2 arte eskolan.

ORDUTEGIA: 12:00etatik 13:00etara eta 14:15etik 17:00etara Zuzendaritzan.

Eskaera egiteko baremoa ikusteko, ikusi hurrengo artxiboa.

WERT LEGEAri EZ - LOMCEri EZ

  • 2013-10-2 |

Wert Legerearen kontra HITZALDIA eta MANIFESTAZIOA

Arrasateko ikastetxeak Udal Eskola Kontseiluan Udaletxeko ordezkariekin batera hitzaldi bat antolatu dugu Arrasateko Kulturaten.
Honen helburua da LOMCEren atal nagusiak denok ulertzeko moduan azaltzea.
Ekimen hauetara herritar guztiak gonbidatuta daude baina bereziki  irakasleok eta baita gurasoak ere.

 

hitzaldia

Bilbon  urriaren 12an egingo den manifestazioan parte hartzeko informazioa.

Oñatiko Zuazola Institutua 50. urteurrena

  • 2013-11-04 |

logoa1963.urteko azaroaren 10an inauguratu zen Oñatiko Institutua eta aurten 50 urte betetzen dira.

Hori dela eta urtean zehar hainbat ekitaldi antolatuko ditugu. Azarorako prestatu ditugun ekitaldiak eta bestelako informazioa ikusteko egin klik hemen


Ospakizunetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

MATRIKULAZIO KANPAINA 2013-14 IKASTURTEA HELDUEN HEZKUNTZA

  • 2013-09-01 |

gif matricula

 

epa

Luis Ezeiza Herri Eskola, logotipo berriaren aurkezpena

  • 2013-06-25 |

2012-13 ikasturteari amaiera emateko ekainaren 8an ospatu genuen eskolako jaian logo eta kanta berrien aurkezpena egin genuen.

Mila esker Iñaki Gabilondo eta Imanol Andetxagari hain kanta ederra konposatzeagatik.

Saski-naski blogean dauzkazue logo berria, "Hezi eta hazi" kanta eta argazkiez egindako muntaia, kantaren letra eta hau deskargatzeko aukera.

 

Arrasate Herri Eskolako Jaia 2013

  • 3013-06-06 |

Arrasate Herri Eskola Jaia 2013

Biteri Plazan

Ekainaren 7an

PROGRAMA

30 años de bilingüismo en la escuela pública de Iparralde

  • 2013-06-06 |

EUSKARA DENENA, EUSKARA DENENTZAT. Euskarak 30 urte Ipar Euskal Herriko Ikastetxe Publikoetan. SARA, 2013ko ekainak 16

Ekainaren 16ean “Euskara denena, Euskara denentzat” Jaia egingo dugu Saran,  Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoetan irakaskuntza elebidunaren 30. urteurrena ospatzeko. Mezu honen bidez bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, Ipar eta Hego Euskal Herriko erlazioak sustatzeko eta Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoetan euskararen irakaskuntza aldarrikatzeko. Horretarako, egitarau erakargarria prestatu dugu ingurune zoragarri horretan.

INFORMAZIO GEHIAGO

IKASBI

Euskal Eskola Publikoa 22. Jaia

  • 2013-05-23 |

Aurten Murgian ospatuko dugu, ekainaren 2an.

Animatu eta parte hartu!

jaia

MATRIKULAZIO KANPAINA 2013-14 IKASTURTEA BATXILERGOAN

  • 2013-04-25 |

Batxilergoa, matrikulazio kanpaina 2013-2014 ikasturtea

Maiatzaren 2tik 14ra

Arrasate: IES Arrasate BHI

Bergara: IES Ipintza BHI

Oñati: IES Zuazola-Larraña BHI

Informazio Bilerak

 


GOIAZ: Debagoieneko Lanbide Heziketako Azoka

  • 2014-03-20 |

GOIAZ 2014, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka, Arrasateko Kulturaten izango da, martxoaren 26 eta 27an.

Triptikoa

"Kalitatea Hezkuntzan" saria lortu dute Bergarako San Martin Agirre Eskola eta Ipintza BHI

  • 2013-03-06 |

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntzako, Hizkuntza Politikako eta Kulturako sailburuak «Kalitatea Hezkuntzan» ekimenaren aurtengo edizioaren sari banaketan parte hartu dute. Sari horien bidez, ikastetxeek kudeaketa-programen bitartez kalitatea hobetzeko egindako ahaleginak saritzen dira.


kalitatea saria

 

Saritutako ikastetxeak:
Alkartasuna HLHI (Beasain), Amoroto HLHI, Elgoibar Arreiturre BHI, Ispaster HLHI
Landaberri BHI (Lasarte)

Ipintza BHI (Bergara)

San Martin Agirre HLHI (Bergara)


Zorionak denori, eta bereziki gure  Bergarako IKastetxei

INFORMAZIO GEHIAGO  HEMEN

Zero zabor eta praktika onak Bergarako San Martin Agirre eskolan

  • 2013-02-14 |

Iritzi artikulua Gara Egunkarian, igandean 2013ko otsailaren 10ean

Ingurumena, zero zabor eta praktika onak

LOMCE, Wert Legea. Zer da? hitzaldia

  • 2013-02-7 |

LOMCE, Wert Legea. Zer da? hitzaldia

Noiz: otsailak 14, 18:00etan

Nun: Kulturaten (areto nagusia)
Izenburua:  LOMCE (ley organica de mejora de la calidad de la
educación) edo Wert Legea. Zer da? Azalpenak eta xehetasunak.

Gaia: Gaur egun Espainiako Gobernutik prestatzen ari diren lege
polemiko honi buruz gehiago jakiteko aukera zabaltzen zaigu gertutik jarraitzen eta ezagutzen duten bi hizlarien eskutik.

Hizlariak:

Imanol Zubizarreta. BAIKARAko koordinatzailea.

Xabier Mendizabal. BIHEko, Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Elkarteko partaidea.
Antolatzailea: Arrasate Eskolako Guraso Elkartea

Aste Kulturala Bergarako Ipintza BHIn

  • 2013-01-18 |

Aste Kulturala:

Urtarrilaren 21etik   25era

Urtero bezala, urtarrilaren azken astean KULTURA ASTEA ospatzen dugu eta ezin hobeto amaitzeko ostiralean STO TOMASeko jaialdi handia.

Informazio gehiago

OñaBike Proiektua

  • 2012-11-15 |

OÑATIKO ZUAZOLA LARRAÑA INSTITUTUA

Oñatiko Institutuan, OÑABIKE proiektua martxan dago: Bizikleta zaharrak eta apurtuak batu, konpondu eta Munduan beharra dagoen lekuren batera bidaltzeko. Bizikleta mota desberdinak izango dira, umeentzako edo nagusientzako 40 edo 50 bizikleta batuko dira, konpondu eta bidali egingo dira.

Proiektu honetan Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzen Gidaritza Heziketa Zikloko ikasle eta irakasleek parte hartuko dute. Gobernuz Kanpoko Elkarteekin harremanetan gaude Munduan bizikleten beharra dagoen puntu batera bidaltzeko. Proiektu honen xedea da bizikletak jaso, konpondu, lekuren bat lokalizatu eta bidaltzea.
Bizikletak batzen 2012ko azaroan hasi eta 2013ko ekainean bidaltzeko asmoa da.
Norbaitek bizikleta zaharren bat, edo erabiltzen ez duena proiektu honetarako eman nahi badu, eraman dezala azaroan zehar astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 16:00etara Institutuko Larrañako Egoitzara.

Oñabike: hirugarren mundurako bizikletak konpontzen from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Euskararen Doodle-a

  • 2012-11-14 |

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. EtaElkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.

Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.


Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.

Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.

Gainera, esker gisa, atxikimendua ematen duzuen guztien artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira, eta horien irabazleen izenak abenduaren 3an ezagutara emango dira.

 

ATXIKIMENDUA EMATEKO

Miguel Angel Alvarez, 30 urte Ipintzan

  • 2012-06-29 |

Miguel Angel Alvarez, Bergarako Ipintza BHI zuzendaria, ondo merezita duen erretiro garaia heldu zaio.

Mila esker urte hauetan eman diguzun guztiagatik, bihotz-bihotzetik!

Informazio gehiago hemen

Elkarrizketa Goienan

GOIESKOLA 10 urte aurkezpen publikoa

  • 2012-05-9 |

GOIESKOLAK (Debagoieneko Euskal Eskola Publikoa Elkartea) 10 urte betetzen ditu eta maiatzaren 15ean asteartea, goizeko 10:15ean Arrasateko Kulturaten

  • ·         Goieskolako ibilbidea 10 urtetan zehar
  • ·         Goieskola 10 urte aldizkaria: 5500 ale banatuko dira Debagoienean. Aldizkaria ikusteko ikasleenen  atalean
  • ·         Debagoieneko  joku eta jolas tradizionalen X. topaketak
  •       Goieskolako Sortzaileei omenaldia

 Ondoren “Euskal Eskola Publikoa Haratago” ekimenaren aurkezpena egin da

gonbidapena

Mondraberrin azaldutakoa

Diario Vascon azaldutakoa

Noticias de Gipuzkoa azaldutakoa

Goienan azaldutakoa


Euskal Eskola Publikoaren XXI Jaia

  • 2012-03-26 |

Jaiaren informazioa hemen

EGITARAUA

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia

Aurreko ostiralean, martxoaren 23an, “Bale!” abestia Zarauzko Orokieta Eskolan aurkeztu zen. Xabier Euzkitzek egin du letra eta Antxon Sarasuak musika. Eskolako guraso, ikasle eta irakasleek jarri diote ahotsa eta musika honako hauek: Bixente Martínez (gitarra eta mandolina), David Gorospe (bateria), Igor Gartzia (txistu txikia), Antxon Sarasua (baxua eta eskusoinua). Andoaingo Neurotika estudioetan grabatu eta nahastu da Aitor Carrasquedo teknikariarekin.

Abestia mp3

Abestiaren letra

Bideoa

 

Jaiaren materiala salgai

Ekainak 10ean Euskal Eskola Publikoaren Jaia Zarautzen ospatuko da. Urtero bezala hainbat materiala atera dugu saltzeko. Aurten gainera aukera zabala prestatu dugu: kamisetak, sudaderak, surferako lycra, buff-a, koadernoa, arkatzak, txapak, eta abar. Ondoko loturan jeitsi dezakezue katalagoa eta argazkiak.

Katalogoa


Matrikulazio kanpaina Batxilergoak 2012-13 Ikasturtea

 

 

Batxilergoa egiteko matrikulazio kanpaina

maiatzaren 2tik 11ra izango da

matrikulabatx

"Euskal Eskola Publikoa Haratago" dokumentuaren aurkezpena

  • 2012-05-3 |

kartelaMaiatzaren 3an izan da “Eskola Publikoa Haratago” dokumentuaren aurkezpena goiz osoko jardunaldi batean EHU Bizkaia Aretoan Bilbon. Bertan dokumentu honen ardats nagusiak azaldu dira EHIGE, BIHE eta Sarean elkarteen eskutik.

 

 

Ondoren bi hitzaldia izan ziren:  Pello Aramendik, EHUko irakaslea, “Curriculuma: gizartearen ispilua” izenburukoa eman zuen, eskola eta gizartea alboan ibili behar dutela zehaztuz

Peio Aramendi

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

bigarren hitzaldia Manuel Carreirasek, BCBL zuzendariak, eman zuen, “Hizkuntzen ikaskuntza”, elebitasunena ematen diren prozesu mentalei buruz.

Manuel Carreiras

Eskola baratza Proiektua Oñatiko Zuazola Larraña Institutuan

  • 2012-05-8 |

ESKOLA BARATZA PROIEKTUA

Dagoeneko landatu dira Eskola Baratzako Proiektuko lehenengo haziak Zuazola-Larraña ikastetxean eta bertako irakasle zein ikasleek eramango dute aurrera proiektua. Ikastetxeko terrazan egokitutako lurrontziak izango dira barazki edota landareak hazteko eremua. Zuazola-Larraña ikastetxeak eta Debagoienako Landa Garapeneko Elkartearen elkarlanari esker jarri da proiektua martxan eta hasi diren ikasle-irakasleak ZIG (Zeregin Ikasketa Gela) gelakoak dira; ikastetxearen ustez, ikasleekin baratza lantzeak metodologia berriak ezagutu eta gaur egungo hezkuntza gaitasunak lortzeko aukerak eskeintzen ditu.

baratza

Gernika: 75 urte

GERNIKAKO BONBARDAKETAREN URTEURRENEAN PRESTATUTAKO LANA

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, Arrasate institutuko 4. DBH mailako aniztasun taldeko ikasleek poemak egin dituzte. Hautatutako musikaren gainean haien ahotsak jarriz norbera bere poema osenki irakurtzeko.

Hona hemen emaitza.


GOIAZ Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka

  • 2012-04-2 |

2012.eko apirilaren 19 eta 20an Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka Arrasateko Kulturaten antolatuko da.

Eskualdeko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeen eskaintza ezagutzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak.. antolatuko dira ikasleei, langabetuei, gurasoei,.... zuzenduta.

Apirilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan Kulturaten, Loramendi aretoan prentsaurrekoa eta hitzaldian aurkeztuko dute.

TRIPTIKOA

GOIESKOLAtik bi ikastetxek parte hartu dute

Oñatiko Zuazola Larraña BHI

EPA Arrasate HHI

logoa

azoka 2012

Arrasate Herri Eskola 10. urteurrena

  • 2012-03-26 |

Arrasate Herri Eskolak 10 urte bete du eta jarraian ikus dezakezue prestatutako egitaraua.

Zorionak!

egitaraua

Hitzaldia: Sare Sozialak

  • 2012-03-16 |

Arrasate Herri Eskolako urteurrena dela medio hainbat hitzaldi antolatu dira.

Hitzaldia: SARE SOZIALAK .
Arrasate Herri Eskola eta Arrasate Institutuko familiei
zuzendua.
Non: Kulturateko areto nagusian
Eguna: Martxoaren 22an
Ordua: 18.00etan
Hizlaria: KOLDO ETXEBARRIA

Informazio gehiago  hemen